GDA^
Hilabeteek ekarri gaituzte
giroen aldaketa barnez,
gertakizunak zehartuz,
Belengo misterioa eraberritzen digun
garai gozotara.
Begiak nahi ditut, barrukoak,
zabalduagotu
eta begira geratu
Jainkoagandik gizonotaraino [gizonetaraino]
datorren zubi zurubi automatikoa,
ta ikus nola
graziazko mailak
gizonon oinpetan jarriz diharduen
ibilian.
Zerutik etorri etengabean datorren
Jainkoaren pazientzia-txirrika handitan
tinkotzen den salbazio-aro pozgarria da
mintzo zaiguna: "Hitza egin zen haragi [Hitza haragi egin zen]
eta geure artean bizi". [I]
Belarriak nahi ditut, barrukoak,
zabalagotu eta
entzuten geratu (1)
Aita on handiz, Aita maitetsu guztiahaldunez
diharduen itxaropen ziurreko Hitza
eta arnasa hartu nahi dut
ikusiz gizonon [gizonen] arazotan
leporaino sarturik Jainkoa.
Ta egon egin nahi dut
eta ibiltzen hasi
eta etxera bidean [bidez] salbatu
nahi gaituen Jainkoaren
egia esan gizonei.
1974