Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A2S^

Bizitzaldiko uneak
denak ez dira berdinak
badira neke ta larri
luze eta sarriz eginak
badira une lorrinak
garratzak eta saminak
baina badira baitare [halere]
atsegin une onginak

Atsegin une onginak
une ongin atseginak
onaldi arraiz eginak
bizitzak baditu bere
zorion ordu bikainak (1)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa