GDA^
Garaia helduko da.
Gertakizuna
ospatzeko eguna,
egunak aurretik eta egunak ostetik dituela,
huts egin gabe, zuzen iritsiko da
Jaungoiko Salbatzaile Kristo Jesusen
graziazko jaiotza berriaren bakez.
Egun horrek jadanik egutegian badu tokia [tokirik]:
Abenduak 24. Egun eguna.
Baina gizonon bizitzatan? Beti etorri oi [sic] da
tokirik ez dugun ordu hartan juxtu.
Kanpotarrez, edonorez, class='txtpoesianegro'>edozerez [edo edozerez]
etxeak edo arimak beterik ditugunean,
hain zuzen,
tokirik ez dugun une hartan bertan
orduantxe gertatu ohi zaigu
Jaunaren agertu-aldi misteriozkoa.
Eta betikoa gertatzen da beti:
Jainkoa toki bila abiatzen da
eta
edonorez eta edozerez hutsik dagoen
estalpe hartan,
hantxe jaiotzen da bakea.
1972. Inoiz bada
Kaiserrak agindu du herrialde bakoitzeko jendeak
bakoitzak bere herrian
izenak eman ditzala.
Eta abiatu da jendea eta hemen datoz herrira
politikoak, ekonomistak, aloger-arazoak,
ikastola gorabeherak, ardura, buruhauste, kezka
eta grina guztien taldea.
Eta etxeak eta arimak betetzen ari zaizkigu
gehiegi betetzeraino.
Gero
Jainkoa toki bila abiatuko da,
beharko abiatu, estalpe huts bila.
Noiz, baina noiz hartuko ote dugu
Jainkoaren gabon-arazoa
–nahiz eta politikoentzat, ekonomistentzat
eta gure geure arazojendejenero guztiarentzat
gogaikarri xamar gertatu—,
herriko etxe eta jende bizkorragoaren artean bakea
noizbait inoiz behintzat dadin jaio?
1972