GDA^
Zabal izkiguzute,
zabaldu ateak;
entzun Berri Onaren
berrion aireak:
ume bat jaio zaigu,
hau dio umeak:
neuk apurtuko ditut
gaitzaren kateak.
Entzun Berri Onaren
berrion aireak.
Gabon dugu albiste
eta Eguberri;
Gizon eginak gaitu
egin Jainko-Herri.
Haren jaiotza dugu
urteroko berri.
Erantzun pozarren hain [Gagozkion pozez hain]
mandatu ederri.
Gizon eginak gaitu
egin Jainko-Herri.
Zabal izkiguzute...
Pobreza dizu arma,
indarra pobreza;
pobreza dizu bere
Jainkozko enpresa:
pobreei zinpetu die
zorion-promesa;
lurreko pobreen alde
bota du trabesa*.
Pobreza dizu bere
Jainkozko enpresa.
Zabal izkiguzute...
Lautatik bat bizi da
bizi diotena,
lautatik hirua da
gaizki direnena;
kontzientzia gaiten
diogu hau dena:
hirugarren mundua
dugu lotsamena.
Lautatik hirua da
gaizki direnena.
Zabal izkiguzute...
Prentsa ta telebistaz
sarri datorkigu,
miseria hori guk [diogun miseria]
entzutez dakigu.
Nolabait behar dugu
pobreza sentidu,
pobreza sentidu ta
ogia partidu.
Miseria hori guk [Diogun miseria]
entzutez dakigu.
Zabal izkiguzute...
Casaldaliga ta [Casaldaliga eta] Boff (1)
bai Camilo Torres
Angelelli, Romero
beste hainbat jendez [zertan esanik ez],
pobreen alde azaldu
dira su ta garrez,
Ebanjelioari
erantzun beharrez.
Angelelli, Romero,
San Camilo Torres [bai Camilo Torres]. [I]
Zabal izkiguzute...
1984