Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Ei, agur dezagun
Gabon-Pazkoa
gertakari gozo
alai askoa:
Salbazioa
eskura dezagun,
geuretariko egin
zaigu Jainkoa.


Abendua ta Gabona
behin ta berriz ospatzera,
holaxe gatoz:
Kanta dezagun
Haur Jesusen etorrera.

Jainkoaren Seme bera,
Andre Mariaren bidez,
gizon egin da,
gizonen alde
handiak egin beharrez.

Jende mehearen amorez
pobreza du aukeratu
bizimodutzat;
pobreza dizu
sehaska eta teilatu.

Premiadun, marjinatu,
ezinduekin bizi da;
haien artean
esperantzaren
poza bizkortzen ari da.

Gizadiari begira
Aita bat bera daukagu,
anaia gara
ta beraz batak
bestea maite dezagun [behar du].(1)

Jesusek hola dihardu
Belendik Kalbariora:
Berri onaren
mezu argia
aldarrikatuz gustora.

Izar-argitan jaio da,
eguzki-sentian piztu.
Behin sortutako
Eguberriak
argi-estaltzerik ez du.
1985

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jesu Kristo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa