Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GUR^

Bizitzako txanponari
aurkia besterik ez diot
orain artean ikusi.
Aurki hori izan dut ikuspegi
aurki hori bizipenen guztia.
Aurpegia zen bizitza,
aurpegi baikorra
bere seriotasunik handienetan ere.

Gurutzetan jasandakoez gero (1)
gurutze aldetik ikusten dut.
Aurrerantzean ezingo dut
inola ere ahaztu
bizitzako txanponaren
alde hain erabakior hau.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa