L2G^
Bandera Txuri-urdin, [I]
biba hi, Reala,
herriko haritzaren
besanga yaukala*.
Espainiaz gora duk
kanpeoi-itzala,
hiri gure oihu ta
yeupa-diosala.
Hogei ta seigarrena
jo dik apirilak,
bizirik dizkiagu
Gernikako hilak.
Alferrik Madrildarren
amarru abilak,
garaile irten dituk
euskaldun mutilak.
La Realak lortuaz
ez gaudek haserre,
noizbait egin diagu,
pozik asko, barre.
Uste baditek ere
ez bai gaituk larre,
jesta latza diagu
festa-goratzarre.
Gernikari nolabait
horra hor omena,
euskaldun foailaren
zartada ozena.
Nahiz badugun oraindik
zer gauzataz pena,
ospa dezagun goitik
behingo garaipena.
Sportin, La Reala,
zelaia Molinon,
ez bata ez bestea
ez da lotan egon.
Haik ere bahituen
gureak bezain on,
halere La Reala
jaiki duk kanpeon.
Valladoliden huen
gure etsai mosen:
Madrileko El Real
ttenttea hain zuzen.
La Realak bi fronte
ditu Molinonen,
Zamorak gol zorrotzez
biak dizkik eten.
La Reala medio,
Euskadiri agur,
foail-kontuan behintzat
ez gabiltzak labur.
Ahalmenik baduk eta
joka ezak zuhur,
biba, hi. Txuri-urdin,
hadi, luzaz, gailur.