Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bizitza hontan zehar
laguntzen diguzunez
laguntzen badiguzu
heriotzako orduan
heriotzaren menpean
inola ez gaituzu
bakarrik utziko

Gure izateari zeure izateaz zeuk
ematen badiozu bere betetasuna
nola behar gaituzu
ezereztu gaitezen utzi?

Gure Jaun azkarra, (1)
zeuk bakarrik daukazu
gure duda-mudentzat
erantzun bakarra

Nahiz eta ez dugun (2)
heriotza nola
izan daitekeen
bizitzaren luzapen,

heriotzak sortzen
duen banaketa
betiko bizitzari buruz
batasunaren une
nola diteke?

Heriotzako ordua
maitasun bakarrarekin
elkartzeko une
dugula nola ulertu?
Zure Seme berpiztuak
ematen dio zentzua
gure bizitzari. (3)

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa