Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Hau da aurtongo barria
Madriletik etorria:
Cibeles-en galdu dela
Joseba Etxeberria. [I]

Gabon-jaiez baliatuz
Madrilera joan zen dzuz,
Puerta del Sol plazan zaio
jaio aurten ume Jesus.

Diarioz eta abar
jakin dut zenbait kontu txar:
galduak bazekiela
non zen Polynesian Bar.

Beste zenbait gauza ere
entzun dut nik hala fede:
Tunan ikusi dutela
Alkalako kalez kale.

Estudio gauzatara
joan zenez gero hara,
beharrak eraman omen
zuen zenbait zokotara.

Estudioen legea,
ez dago gaizki gauzea,
heldu joan zitzaiguna
itzuli zaigu berdea.

Alferrik izan negua,
berderik dago pikua;
Udaberri berrirako
soilik falta da kukua.

Erramuz hasi zen kuku,
San Pedroz jarri zen mutu.
Madrileko ibileraz
ez bedi inor damutu.

Cibeles-en galdu zenak
gozatu zituen penak,
aurton pasau omen ditu
Gabon-jairik ederrenak.

Puerta del Sol Gaboneko,
hain akordu ederreko,
aurton arte [artean] ez nenkien
nola zen Jesus kaleko.

Gabon berritik zaharrera
zazpi egun alegera.
Antsiaz du [Maiteki du] begiratzen
geroztik Madril aldera.

Urrutian eta dizdiz
Guadarrama elur zuriz.
Arantzazuko leihoak
ilun daude gandu lodiz. (1)

Hemen Josebaren berri
larogeiko Eguberri
koplok ikasi bitzate
Euskadiko herriz herri.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa