L2G^
Alvarez Enparantza,
Jose Luis izenez, [I]
euskalduna senez,
letretan Larresoro
Txillardegi oinez;
buruz mardula eta
zerbait dangil soinez,
bizkarra fruituz abail,
luma erdiminez
gizon sakona eta
emankorra zinez.
Existentzial mina,
Haizez Bestaldea,
kezka ta galdea:
Leturia-Peruren [II]
barne-nahigabea,
gai bizi ta betikoz
darabil goldea;
kolpeak luze ditu,
gorra du atea,
erantzuna ez zaio
gertatzen merkea.
Politikan, hizkuntzan,
hor dabil jo ta ke,
enbido ta xake,
handiak hartu arren
beti "al ataque";
jokoan bai du bere
ondasun ta bake,
bizirik dueneino
aurrera doake
kantxa beteko ekaitz
erresto ta sake.
Zakur bakarra lagun,
Aloņa hegian,
eremu handian,
badabilke antsia
asaskatu* nahian:
goiztiar ikusi dut
mazelez* pasian
txillar loreei begira
mineri zorian,
more aire gozotan
murgilduz, agian.
Bihar digu gizonak
urtebeteguna,
ospakizun leuna;
jantzi dezagun pozez,
ahalbait, jaikizuna.
Aurton etxeko dugu,
lehendik ezaguna,
arean jada baita
betiko laguna,
badaki Jose Luisek
onartzen duguna.