DGA-1^
L3G^
Tristuraren menpetik
nahi dut noizbait irten
nahiz ez didan barruak
asko laguntzen:
zenbait etxeko ditut
ikusi urruntzen
Euxebio ta Lastur [I]
ez zaizkit ahaztutzen;
kontentu banintzen,
mingar naiz aurkitzen,
zaila da etsitzen;
akorduak bihotza
dit ebakitzen [bai dit ebakitzen].
Filosofia nahiko
egin dudan arren,
ezin dut zokoratu
hainbat dolamen.
Buruz ia lortu dut
pixka bat atseden,
arrazoiei amore
emanez, bederen;
baina ta sentipen
zakurra dut hemen
hasperenka baten,
ez bait da [ez bai da]
argudioz asebetetzen.
Gogoeta ilunen
basoan ihardun naiz
airea erdibituz
saminezko aiz [sic].
Bizitza ukapen da
sobera ere maiz,
alferrik da bat kristau,
fraide [fraile] eta apaiz,
estu larri ezbaiz,
ikuspegi eslaiz*,
nazka nuen erraiz
jasanezin guztiak
oka bota nahiz.
Beharbada bizitza
uko luze bat da
inausiz datorkigun
aizkorakada [haizkorakada]:
ongi garenerako
hor dator danbada,
hain maite dugun oro
behar dugu laga;
motza da hegada,
latza da bultzada,
agur abiada,
gure bidean nahiko
trabarik bada.
Behin eta berriz nator
ezbeharrak gainduz,
hartutako kolpeak
albait arinduz.
Zuhaitz inausia lez
murritz eta biluz
zerurantz nago zutik
ahal dudan soseguz;
ez nago kontentuz,
ozta hala-moduz [halamoduz]
zauriak onartuz,
odola bezain gazi
dudan erreguz.
Altxa gaiten diotsat (1)
bihotz tristean
jarri hakio aurrez
bizitzeari.
Hauxe entzuten nion
sarritan aitari:
"jausten haizenerako
laster [laister] jaiki hadi".
Entzunari adi
ez gehiago nagi
zutik nahi dut ari
aurpegia emanez [emanaz]
ezbeharrari.
Egun seinalatuan
hasi naiz bertsotan
Dioniren [II] urtegun
preziso hontan.
Badaki sobra ere
zer gaitz izan dudan [III]
nola naizen bizitu
tristuraren koban
ezbaiekin gudan
desespero mugan
behingoz etsiguran,
hain zuzen berak bait dit [bai dit]
lagundu proban.
Kantura jo nahi nuke
zapalduz tristura;
beti negarrez ere
ez da itxura.
Ez dut begiratu nahi
jadanik galdura
hain maite ditudanek [ditudanak]
bezate bentura.
Askatuz lotura,
altxatuz aingura
hor zer dudan gura:
bakoitza hel dadila
bere portura.
________________
L3G^(bakarrik)
Gaur zorion eskainiz
hemen natorkio
eskerrik asko zuri
Dionisio.
Nahiz ez nagon erabat
ongi oraindio
bai lehen baino hobeto
ahatik horratio:
zabal ate-lehio
ez nabil soraio
dena ukazio
esperantzari hurbil
bai nagokio.
Kurtsoaldi berria
hona non hasia
egin bezait Jainkoak
bere grazia.
Dudanarekin kontent
nahi nuke abia
erabat aienatuz
tristura-mania,
onartuz argia
baikor ta jalgia
benga jimnasia!
aitaren aholkuaz
naiten balia.
Joan direnentzako
jo dut nahiko lantu
soberako tristura
eta espantu.
orain heldu direnak
nahi ditut aztandu:
gurekin bizitzera
daitezen ekandu
nahiz-eta berandu
orduak eman du
nahi ditut laztandu
ongietorriaztuz
bertso ta kantu.
Agur Askasibarri
Txabarriri agur [IV]
Anaidiaren partez
eta aurrez aur.
Ez genuke zuekin
ihardun gura labur
bai ostera emankor
leial eta samur,
bihotz eta zintzur
nahi genuke isur
zuentzat poza gaur
gustoz senti zaitezten
guregandik hur.