Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L3G^

Nonbaitetik bialdu
bait ziguten hona,
hemen da Askasibar
Felix deritzona; [I]
ez denez aski luze
gurekin egona,
apenas dut oraindik
ezagun gizona,
juxtu dut bere alde
inpresio ona.

Berriak aztertzeko
dugu ofizio
zer duten birtute ta
zer duten bizio;
ondo probatu arte
bego nobizio,
ezinbesteko ditu
zenbait kondizio:
ganora zerbait eta
pizka bat juizio.

Guztion bistaratuz
xaxara* ta xede,
erraztu behar digu
lana betiere;
nobiziotzan dela
ez ahaztuz behinere,
jakin beza zein duen
oinarri ta lege:
trasparente behar du
nahi ez badu ere.

Mailaz eta hutsunez
dago eskailera,
kontu handiz mobitu
behar du kadera;
neur bitza denbora ta
ibiltzeko era,
legeak behartzen du
gure esanera,
gu beterano eta
kinto bait da bera.

Beharko bait du sarri
irakaspen onik,
galde bezaigu lasai
nola eta nondik;
inondik ez du zertaz
kezketan egonik,
ez zaio ukatuko
tokatzen zaionik,
kontseilu faltan egin
ez dezan totonik*.

Kontentu behar luke
bizi gurekila,
ez dago horren esku
txarretan mutila;
badu nork agindu ta
badu nork kontseila,
gainera ez du zertan
larritu lan bila,
inguratu diogu,
badu bere saila.

Pedagogiako lehen
katonak dionez
beharrena sailkatu
zaio adionez;
nahiz unkitu gaituen
inpresio onez,
aztertu behar dugu
aproba sakonez
rodajeko saioak
falta zaizkionez.

Zein den gure postura
garbi esan zaio,
ez du zertan ibili
eslai* ta eslaio*;
hainbeste argibidek
zentzua bemaio
noizbait medita dezan
zertako zen jaio;
horra gaurko mezua,
hurrenarte, aio.

1983 - otuaila

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa