L3G^
Kantu kantari nator
humore onean
Txabarriren omenez [I]
doinu zahar batean.
Asto-Demaren koplak
daduzkat aurrean
lagungarri izango
ditudan ustean.
Bigarren aldiz dugu
Txabarri hau hemen
pertsona ezaguna
dugu bada lehenen
halere egin ditzadan
bizpahiru aipamen
nahiz eta memoria
dabilkidan herren [sic].
Oroitu oroitzen naiz
lehengo aldi hortan
txapel handi bat zuen
gaineko esportan
sudurra gaur bezala
pelota pinportan
txurretero tajurik
bazuen inprontan.
Eskola ematea
zuen lan behinena
gehiagorako ere
bazuen ahalmena
predikurako pronto
bait zuen nahimena
hala zen Nagusien
lagunik onena.
Apostoladu lanen
morroi ta gatibu
horren ihardunen berri
zaharrok badakigu
Plaentxian, San Andres
han dago testigu
halako beste asko
abal utzi digu.
Kanario, karnaba
zuenez atsegin
horren trebetasunaz
zertako hitzegin?
kaiolak konpondu ta
kaiolak desegin
astiunetarako
bazuen zeregin.
Hauzo [sic] bateko ginen
Txabarri ta biok
Amundarain, Perea [II]
Herrazti, Anttonok
bakoitza hain ginenez
bakan baino arlot
hango martxa deskriba
gaitza dela diot.
Pereak bataiatu
zizkigun logelak
zozoari ipurbeltz
esan zion belak
halabaina ez zeuden
hain gaizki txartelak
egia bai du begi
zoroen kandelak. [III]
Oroitzen ez dudana
halaxe beharrik
noiz eta nora zigun
aldegin Txabarrik
nonbait hor ibili da
lanean azkarrik
ez bai dugu aditu
kontrako marmarrik.
Berriz etorri zaigu
nonbaitetik hona
ez da alferrik galdu
primeran zegona
xalo eta berritsu
humorea ona
estimagarria da
holako gizona.
Burutzarren taldea
sortu berria du
hirukote ederra
bera ta enpaidu
Juan Mari eta Pello [IV]
inguruz minguru
astoa hartu dute
astru* ta astruru [sic, asturu?.
Zumarragan peria
Santaluzietan
harako gutizia
du aspaldietan
astakoxkorrik bada
inondik salmentan
prest dago erosteko
prezio onetan.
Kontsejurik nahi badu
nigandik ikasi
Igeldoko haiena
beza gogarazi
lau eme eta ar bat
deman ziren hasi
haien jaunek ez zuten
asko irabazi.
Ideia ugari ta
animua pronto
Txabarri hau ez dabil
behetik alajainko
astoa nahi du astru
salto eta brinko
burutzarren taldeak
iraun dezan trinko.
Gainera hasi zaigu
Sarasolarekin
Bertsogintza lanean
gogo ta ahalegin
saiorik egin dute
zer-nola ez jakin
ez bai naiz hortaz mintzo
managerrarekin.
Maisua Sarasola
Xebero manager [V]
bertsolari ederra
dugu noski laster
egiteko omen da
zenbait bertso-paper
bost egiaz astinduz
eskuin eta ezker.
Indarra opa diot
gogor ihardun dezan
alferrik ez dadila
galdu hainbat afan
presa gabe hasita
jarraituz patxadan
ikusiko du nola
maixua beste dan.
Desirarik onenez
ari bai natzaio
ez bezait ezer hartu
burlatzat arraio
aritu izan banaiz
noizbait papagaio
batek nori berea
gustora damaio.
Eutsi goiari eta
zorionak mila
urtegun orotako
dakizun kartilla
zeure omenez duqu
gaur ospatzen beila
beste askotan ere
halaxe dadila.
1982 - urria