L2G^
Neu izaki bertsuok
jalki zituena,
neuk ordaindu behar dut
nonbait hobena;
honatx penitentzitan
eman didatena:
neuk behar diedala
egin aurkezpena; [I]
arraio alena,
hau da lotsamena,
ez zait errazena
neure lanei buruzko
balorapena.
Apalki egingo dut
neure aitormena,
ahaleginez osatu
dedala dena;
nahiz-eta sarri ez den
nahi bezain ozena,
ez dezadan nik neure
ihardunik kondena;
uste ez nuena
bait dut eginena*,
ez nadin zekena: (1)
eman diezaiodan
nota onena.