Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Udaberriko goiz bat zen,
zelaiak loretan zeuden...
Ez. Hasera honek ez nau
pitinik ere betetzen.

Txoriek kantu kantari,
pinpilinpauxak egari...
Ezetz. Hau ere ez dela
nahi nukeen hainbat egoki.

Nork aurkitzen ditu susak?
Zailagoak dira musak.
Baina ez dute balio
aitzakiazko murrusak*.

Nahiz-ta susak bezain gorde
arkitzen badira ere,
musa-kuku basatiok
argitu beharko naute.

Zer deabrutan nabilen
denbora galdu arazten?
Morgari dagokionik [I]
ez dudalako ikusten.

Hain da geldo ta isila
Morgako gure Mutila!...
Alferretan nekatzen naiz
nondik helduaren bila.

Entzun izan dut askotan
saiatzen dela pelotan.
Agian hortantxe dago
zeozer badelakotan.

Hontara banakar gaiak
atzera egin dit nahiak:
ez baidu pelotan ere
etorkizunik Bizkaiak.

Nahiago dut etorriak
har ditzan bide berriak,
optimistago direnak
entzun ditzan belarriak.

Huiziren begiak polit, [II]
jendeak sarri esan dit;
hala ere Morgarenak
politagoak derizkit.

Bakoitzari berea ta
Morgari kolejiata
frantziskanuen jantzian
benediktinua da-ta.

Gainerantzekoan badu
beste ehun merezimendu
zeren mutikoen lanak
atzetik zuzentzen ditu.

Jadanik gaur honenbestez
boteilatutako esnez
brinda dezagun Morgaren
bai esne-behien omenez.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa