Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Izugarrizko gizakume bat
agurtu nahi dut bertsotan,
haren ideia kabi baledi
paper bateko lerrotan.
Goitik behera globotan
handia da bultotan
elefante bat hainako:
Zer azienda, arima aparte
Santa Luzitan saltzeko. [I]

Guztiz aparta agertu zaigu
eletrizista bezala:
Debotokiro argi-bonbila
eskuplario duala.
Xirri bat egin-ala
bonbila piztu, hara,
giza-dinamo bailitza.
Kalanbre baten airatzen zaio
bultoen indar bortitza.

Anorak-eta ez da kabitzen
haren bular ingurua,
praka-zorrotan ezin du gorde
tripa tzarraren buelua.
Lepoa ta burua
hartzak hainbatekua,
masailak bete-beteak:
frontoi dobleko zezenak haina
baditu handi atzeak.

Parrerik egin nahi bazenduke
triste zaudeken batean,
begiraiozu diodanari
alba jazten duenean.
Hestu du besapean
labur barren aldean
zein da sakristau polita
monagilloen erroketea
zelebre xamar jantzita.

Ogirik ez du apenas jaten
barra pareaz azpitik,
ardorik, haiek bustitzeko lain
behar duena bakarrik.
Inongo pelotarik
ez du haren sakerik
ez legortek egarririk:
Jaturabeko presa balitza [II]
beti legoke agorrik.

Gainerakuan normala dugu
bai eta gauzak ahaztutzen,
kolejioko garajetikan
konbentukora joan zen.
Handik da abiatzen
ilun beltzak urratzen
kolejiora heltzeko.
Batek ganora asko behar du
hori gaberdiz zertzeko.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa