L1G^
Juan Mari Sarasola, [I]
anaia maitagarri,
hemen naukazu larri,
neurri berri hau ontzeko
zeu bai zaitut probarri:
zorte ona ekarri.
Fisikuan ez zaitut nahi
inolaz ere uki,
nahiz-ta zer esan eduki,
zeure erruz ez bai zara
mozolo buruhandi:
daukazuna eduki.
Bazen behin etxe bitxi bat
ganbara hutsa zena,
traste beterik dena,
zerbait behar zuten denek
ezagutzen zutena:
hura zen almazena!
Entzutaile ona eta
laguntzaile zintzoa,
nahiz gehiegi mantsoa,
noizbaitetan bukatzen du
inoiz hasitakoa:
noiz hori da gakoa.
Presa duzu ala? dio
zirikatzen baduzu,
zaku-lurren lengusu
,
ez du zirkinik egingo
zuk nahi bezainbat usu:
izorratzea duzu.
Oheratzeko nagia,
jaikitzeko alferra,
jokamodu ederra;
hala ere zor diogu
lan askoren eskerra:
karnaba ta kilkerra.
Patxadako gizona ta
etorri handikoa,
buru mekanikoa;
noiznahiko ateralditan
ez da nolanahikoa:
zorrotza du miztoa.
Noiz dagoen obserbatzen,
noiz dagoen pentsatzen,
ez da inoiz asmatzen;
gutxien uste duzunaz
hor zaizu ateratzen:
ona da despistatzen.
Edozein momentutan dut
espero erantzuna,
ez dadila astuna!
ordaintzen dakiena dut
maite dudan laguna:
esan gura duzuna.
Honen bestez probaturik
dago nire ahalmena,
ai ene, datorkena!!!
Juan Mari, emaidazu
esanen barkamena:
oroit apiaz zerana [sic, zarena?]!!!