L1G^
Zein-eta arrautza oskolak
bost axola dit futbolak,
baina oraingo hontan irakin
egin dit odolak.
Apurtu zaizkit kartolak,
ziplo utzi nau kontrolak,
ainen pila bat botarazi dit
azkenengo golak.
Martxoak hogeitahiru,
Madrilen futbol partidu.
Real biak han nahastuta dira
uso eta miru.
Donostiak bentaja du
Madrilek ezin sufritu,
han ari denak jolasa baino
gerra irudi du.
Donostia ez da trankil,
Madrile haserre dabil;
futbolik ezin bait du jokatu
lutxa libren abil.
Lotsa gabe eta zirtzil
maltzurkeria darabil,
hala sartu du lehenengo gola
ostikoz ukabil.
Amorru eta desira,
ezin ikusi begira:
pantailan diren irudi denak
borrosoak dira.
Burua jira ta bira,
noizbait arao bat tira
nahiago nuke madriletarrek
kakatan balira.
Luze doa infernua,
joko madarikatua;
ikusten jarri ez banintz behintzat,
hau ez da tratua!
Adardunen aurreskua,
zerri dabil arbitrua,
hobeto luke ipurtzuloan
ahoko pitua.
Hobe etsipenez hartu,
ezin gindezke uztartu;
Madrilek badu indarrik nola
Euskadi baldartu
Alferrik berriz ausartu,
demokrazia onhartu,
azken batean Inperioak
penaltia sartu.
Bultzada ta ostikada,
Madrile horretan bada
irabazteko edozer gauza
legezko du bada.
Animurik behar bada
Txuri-urdinei aupada,
bejon deizula zuri Reala
gora Arkonada!