Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Aita Arrietari [I]
bertso bat edo bi (bis)
loretan bait dauzkagu
zumar eta elorri;
larreetan, luralai,
antxume ta axuri:
luralai,
txoriak kantari.

Erne aro: Hazi ta
landareen poz-ordu; (bis)
bizitza berritzera
garaiak deitutzen du;
iujuju, iujuju,
deiak badihardu,
iujuju,
enzungo al dugu!

Nork esan du berandu?
Nor da hain iluna? (bis)
Bestera da lurrean
ikusten duguna:
hostotzen ari da
haritz urteduna;
zein ona
haren erantzuna.

Beranduak utzita
gaitezen alaitu; (bis)
ordua baino lehen
ezin da amaitu;
haritz zahar berdeak
eskolatzen gaitu:
harek bai
bizipoza zaindu.

Iole terraza iea
iole udaberri! (bis)
Yogaz bigunduko dut
zango eta gerri:
iatozte ta ikus
baldin bada aterri,
nolatan
naizen ni zaharberri.

Manta bat hemen eta
puzkar butroiak han (bis)
relaxatzeko ez da
horrelakorikan:
haizetan arnasa
hartu eta eman
ahal denik-
-eta biluzikan.

Ifarretan, hegotan
ai, zenbat bufada! (bis)
Kanpoan dut aurkitzen
gusto ta patxada:
Terrazan, Artason [II]
leku inok [sic, inon?] bada.
Hori bai
bakarrik ahal bada!

Naturan sartu eta
zerutara jaiki, (bis)
Tolosan izan denak
gauza asko daki:
sakon du maitatzen
Jainko ta izaki,
santuen
karisma izaki.

Frai Juan Xinplea du [III]
eredu hurrena (bis)
Romeraldegi ere
badu goitizena;
ez dio axola
han-hor diotena:
sarritan
ohi du Albert-ena.

Haitzurrak eta palak
hartzen ditu sarri (bis)
askotan eraman ta
gutxitan ekarri.
Landare bezala
ote ditu jarri?
Baina nork
Alberti igarri?

Fioretti ez dago [IV]
osorik niretzat (bis)
stop-lariarena
falta dizu behintzat
ta, agian, akaso,
beste dozenen bat,
sujeta
hartzen badut haintzat.

Baina ez da berandu
beti da garaia (bis)
gogorik baldin bada
ez da falta gaia;
ea, ba, mutilak,
esnatu ta saia,
jorratu
Udalen alaia.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa