AOB^
Biltzen gara Zeure izenean [I]
eta erdera samingarrian
hitz egiten digute
ahul eta ez-jakin eta
apur garelako.
Gu bai gaituztela
bertanbehera utzi
munduko indarrek!
Ez du osperik gure kulturak,
ez gara batere argi
gizonen aurrean.
Beti gara azken.
Errukiarren-edo
ematen digute,
noizbehinka ta mesede
-plantak eginez,
ogi apurren bat.
Zeure izenean esaten digute:
zaitezte paketsu,
maite ezazute
konformidadea.
Gure etsaiek zer herra
diguten ematen
Zure izenean
aholkatzen gaituztenean!