L2G^
Agur, ezkongai zoriontsuoi,
zeuoi ongietorria;
elkarri eman nahi diozue
maitasun-lore gorria.
Bat izango da bi larrosaren
bi burutako orria;
egun alaitan luzatu bedi
zuen gaurko oskorria.
Ongietorri guztioi ere
bat bera dugun jaitara,
maitasun berak ekarri gaitu,
geroztik hemen bat gara.
Bitor ta Arantxa ditugu egun
festaren buru ta gara,
denok batean bizi dezagun
hauen pozezko dardara. [I]
Jaun Goikoarn etxean gaude
santua dugu egintza:
bi gazte hauen elkarganako
maitasunaren eskaintza:
ordu handi hau ederra bait da,
iratzar bedi bakoitza,
ezkongaiokin gozatu dezan
ospagai dugun ekintza.