Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Jose Luis eta Maria Pia [I]
ditugu gaurko gai-ardatz,
itzarri gaude, begi ta bihotz,
arretaz gazteonganantz;
beren gustuak jarri zituen
aspaldi elkarrenganantz;
pauso seguruz heldu zaizkigu
maitasunaren mugarantz.

Aldare goian dauzkagu zutik,
sasoiko eta ederrik:
hitz leial sendoz beren bizitzak
bategiteko gerturik.
Grazia eta jatortasuna
sostengu dituztelarik
eginkari hau oroit bezate
betitan pozez beterik.

Erraz egingo zaigu mezetan
ezkontzaren adiera,
maitasunaren zeinu nagusi
hor bait dugu Kristo Bera:
andre-gizonen erabateko
entreguaren antzera
dena jokatuz egin du Kristok
gizonokiko [gizonekiko] aukera.

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Ezkontzakoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa