Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Airea hautatu ta
gero hitzak jarri,
airea dugu plano,
hitza dugu harri;
berdin da triste dadin
edo barregarri,
edozein gai daiteke
aire plano garri.

Presa gabe ikusi
zer esan behar den,
ahalbait dadila zerbait
sakon eta garden.
Erritmo eta puntu
marka bitez ten-ten,
bertsoen dantzaren hots
jaikia dezaten.

Arte oso ederra
da bertsolaritza,
lankizun ta lanabes
bikain bait du hitza.
Hala da otarginen
eskutan zumitza
sorkuntza berriaren
gaia ta bizitza.

Arte eder delarik
badu nork mirestu:
Euskalerriko plazak
sobre dira estu,
jendea adi doa
doinu eta textu,
komunikabiderik
ez da horren prestu.

Gaia 1: Bertsoa
Gaia 2: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa