L2G^
Kantagai ditut bi gizon,
bihoazkio bi hitz on:
Migelentzako bizi-poza ta
Pellorentzako zorion. [I]
Gaur gabon, bihar egunon.
Fetxa berean jaioak,
biak musiko yayoak.
Fray Luis Leongok entzun ai litu
Salinas hauen saioak: [II]
zeru-minaren kaioak.
Ejekutore ta maisu,
sail zailez ari natzaizu:
besteak beste, mila mutiko
eskolatu dute, aizu.
Nork duen oro damaizu.
Errementari da Miguel [sic],
soplete, mailu ta zintzel.
Patxarangile bikaina Pello,
alkohol ta baxaran urmel*,
frailerik ez dadin goibel.
Biak Ekainaren seme,
ilegorri ta errime,
eguzkitako Txindoki eta
Irunarri bezain irme,
argiak bezainbat xume. [III]
Mendi handien hegika
egloga eta musika:
abelgorriak, behortaldeak,
ardiak anitz, lasaika;
txahal, moxal, iperturtika.
Ekain aldapaz San Joan,
Bildots otzana lepoan,
Udabururantz goiz ihintzez dator
alorren bendizioan,
errogatiba pausoan.
Eguzkia gainez gora,
zoramenaren denbora:
San Juan sutan meta ditzagun
zizpuru ta heiagora,
nola sasi ta txirlora.
Jaurtikiz gaitzak sutara
ospa dezagun algara:
pozgarri bait da familiako
besta-batasun zirrara,
patxarana ta patxara.
Pello ta Migelen jaiak
argitu dizkit gogaiak,
San Joan gauez ikusten ditut,
alai dituzte bisaiak,
sua maite du ardaiak.