Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Udaberriak ernamuin-xortak
iraurri* ditu landetaz [sic]: (1)
zuhaitz bai belar, pinttorik dago,
orri ta lore-bidetan.
Lo zen bizia itzarriz dator,
begiak irribarretan;
argitan zuti jarri daiteke
atsegin-iufi betetan.

Inguruz mila musikari on,
itzala ohilduz orkesta:
oi gizaki ta izaki zailen
goizetiko soinu mesta!
Zein sotila den zainez, azalez
sapa berriaren jesta,
bizipozaren indar alaiak
zabalki piztu du festa.

Han urrun beheko harrobi hartan
makina latzek arrabots,
bada traktore, motozerra ta
"buldozer" urrun-brau amotz;
lan-soinua da ordea dena,
xoriei ez zaie arrotz,
kontrapuntuan ari zaizkio
nondinahi zoli ta zorrotz.

Muttiko pila, txilio handiz,
kanporatu da indarrez,
bizi-korrontak bizkor darabil
jauzi ta artazi, nahi ta ez;
barruz barre ta jaiki nahia du
berezko bultza suharrez,
paisaia mendiz osatu hontan
bizia gaindu da eurrez.

Alertzea ta zelai-belarra
zein diren eupada bipil,
Andra Maria Martiko bueltan
uda errondari dabil.
Berde ta dirdir, lurgain nabarra
aire gardenetan murgil,
garbi ta berri, zoragarriki
askotariko ta hurbil.

Lasaitu-ala, bertan bera non
ongi-boladak isuri,
goizgiro eztiz, argi ozena,
dena ontasun dunduri.
Sasiko sahats loretua dut
neure poz honen irudi,
heze ta gailen, amelutazko
soineko berriz hain guri.

Kanta dezadan kantu arraia
ernamuinekin batera;
onets pottoken irrintz beroz
udaberriren sarrera;
astrapalatsu dator odolez;
sahatsez, haltzez gupera;
lorezko ezteiz izadiari
berebiziko tobera.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Urtaroa
Azpi-gaia: Urtaroa: Udaberria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa