L2G^
Berrogei ta hamar urte betetzen
ditu Larrea Anaiak, [I]
gertakaria nabaria da,
aurten urrezko ezteiak.
Hor daude jaiot-eguna eta
bataioegun garaiak,
ospakizunak merezi du ta
danba ditzagun kanpaiak.
Mutikotatik ondotxo dugu
batak bestea ezagun,
aatik daukat nik, nahi dudan oro,
Anai Larreaz zer ihardun.
Gorputzez gogor izan da beti,
bihotzez dena maitasun,
frailetarako dei bakanari
gaxterik zion erantzun.
Profeso dela hogeitaz urte,
sakristau delarik hainbat;
basilikaren serbitzuari
emana dago erabat.
Dena du zaintzen arduraz baina
elizkunak arenbat:
arrosario ta benedikta,
meza-bezperak batik bat.
Jendearentzat xeratsu eta
zizeronetzan zehatza, [II]
Zizeron ere bada noiztenka,
hain bait du solas maratza*;
beldurrik gabe arakatzen du
historiaren lorratza,
nahiz duen hari eten-erraza,
aise darabil orratza.
Etxebarruan lanik ez badu,
hor ariko da kanpoan
erratz handiaz elizaldeko
lohiak garbituz arloan;
begiak bizkor bazterretara,
agurra beti ahoan,
berririk eta konturik ere
biltzen du erratz-saioan.
Hospederian neskei ez ezik,
beharrean den nornahiri,
laguntza-faltan bada, ez dio
hutsik emango inori.
Ezkontzakoan aldarean plaust
emaztegaia erori,
besotan hartuz eraman dizu,
esan Luzio Muņozi.
Gorputzez eta arimaz sano,
hola lehenago ta orain,
pertsona eta praile jatorra,
elizakoia oroz gain;
langile zintzo, laguntzaile on,
Arantzazu-zale bikain,
urte askotan hala dedila
sutsu ta fermu gaur bezain.