AOB^
Ikusten dugu mundua,
ederra ta bikaina da:
Ostiral santu goizean
gurutzetarako
ebaki zuten harako
zuhaitz hura bezain
ederra ta bikaina da
jendeari eusten dion
mundu luze ta zabala.
Ederra da mundua,
baikaina da,
zura bezain
ederra ta bikaina,
epela da mundua
zur eder eta bikaina bezain
epela.
Ikusten dugu mundua:
Ostiral santu goizean
gurutzetarako
ebaki zuten harako
zuhaitza bezala,
gurutze da
gizonaren seme-alabentzat.
Bidegabekeria
ageri da munduan,
negarra eta zauri,
odola, atsekabea
eta garrasi lazgarri handia.
Ostiral santu eguerdian
gurutzea bizkarrean [jarri zioten] (1)
gizonaren semearen
anaia eta arrebak
ageri dira munduan
bidegabekeriaren
zamapean tarras-narras
guda-mutil eta borreru
askoz inguratua,
amen, beroniken, zirineoen
ezinbestez apurra den
noizik noizerako
laguntza baino arnasa
besterik gabe,
kalvariora [sic] bidean (1)