L2G^
Pozik hartzen dut
aurretikoen
jarauntsi maite
argia,
saiatuko naiz
bere onean
jarriz ahalegin
guztia:
Gahitu [sic, gehitu?] nahi nuke (1)
eta indartu,
handitu bere
distia,
ondorengoek
harro dezaten
jaso holako
bitxia.
Pozik hartu dut,
pozik ekarri,
lehengoengadik
jasoa.
Pozik demaiet
ondorengoei
altxo eder ta gozoa.
Mendez-mendeko
jarauntsia da
izpirituak
ehoa.
Mila sekretu
badu barruan,
euskal-arima
osoa.