Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Jainkoaren graziak
bildu gaitu hemen
otoitz talde baten;
Hura dugu gidari,
Bera dugu kemen.
Jende konprometitu
bai gara aitortzen,
Haren aurrean jarriz
aztertu gaitezen
dagokigun bidetan
non ta zertan gauden.

Berri Onaren pozik
ote dut ageri,
ote dut nabari?
Zer merkantzia diot
eskaintzen plazari?
Nahiz eta ihadunean
ekin jendeari
jatorra ez den gauzaz
alferrik naiz ari.
Jauna, Zuregandiko
poza dut eskari.

Poz irekia da
lore bat bezala,
sakona ta zala*.
Begiratu ateko
larrosa zabala.
Gaitezela gu ere
ahalbaitean hala:
arantzez gora bistan
poz-lorea dala.
Berri Ona ez dugu
eguzki makala.

Erlijioso gara
Jainkoari esker,
lagunei halaber.
Haren arnasa gabe
ez ginake ezer.
Hoien bultzada dugu
hartu mila bider,
hoien hitza dela ta
ez gabiltza oker.
Taldeko harremanak
oi zein diren eder!

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Fraidea
Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra/fraide
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa