Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

L2G^

Iratin izan ginenok
Arantzazun bildu gara,
kanpineko gorabeheren
balantzea egitera.

Ongi etorri guztioi
jaun garratz, andre gupera*!
Baldin zuen nahia balitz
has genezake bilera.

..............................

Jaun eta andre gurenok,
badakizute legerik,
hemen dakarzkit datoak
mendiko giroz beterik.

Kronista falta zen arren,
bada apunte-paperik;
konforme ez dagoenak
ez du hitzegin besterik.

..............................

Alferrik aldi ta lekuk
jasotako distanziak,
iragan udak baditu
detaile ezin ahantziak.

Pozik aitortzen zaituztet
merezi onez jantziak,
anitz mertxi guztioi eta
Iratiri goraintziak.

..............................

Lege bakoitzak bait badu
salbuespena aldean,
hola zuri ta ilunik
izan da gure aldean.

Joseba traba-egile
izan bazen sukaldean,
Gandik ez zuen gehiago
lagun kanpin aldean.

..............................

Puntuak hauetxek dira,
has bedi balantze-lana,
bakoitzak libre azaldu
dezala bere afana.

Remanenterik balitza,
asko desio dudana,
berriz Iratin eralgi
gurako neuke nik dana.

...............................

Jadanik protokoloa
jalki du eskribanuak,
betoz, segida onean,
erregu eta manuak.

Adio, bizkaino eta
gaixo gipazkuanuak [sic],
Iratin ditzagun arte
bakantza berri sanuak.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa