Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Despedidea dugu
gaur Landetarena [I]
hau da baso pilua
ekarri dutena!
Edariz baldin bada
gozatutzen pena
despedida honetan
bada gozapena.

Ez du lehendabizikoz
egiten adio
honek ere ez du noski
betiko balio.
Tankeraz berriz ere
hemen dela dio,
etortzeko aukerak
laguntzen badio.

Despedida-zalerik
bada hemen inor,
pekatua bai baina
ez dut esango nor;
baina holako ez da
uste bezain gogor,
nahiz agur-kontuz ihardun
petral eta gogor [gotor]. (1)

Bihoa bai Landeta
bere destinora
nahiz zihur ez dakidan
noiza eta nora
nonbait irtetzeko da
hemendik kanpora
izango al du behintzat
nik hainbat ganora!

Zurruta ona dago
fuera aitzakiak
ez dira [dute] kalterako (2)
sindrome handiak.
Honek hainbat on egin
bezaizu bidaiak.
Laister arte Landeta
bidal gorantziak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa