L2G^
Dionigan apaizgoa
nahi dut agurtu egun,
Jaunak hartara deituta
baietz zion erantzun,
bakoitzak bere aldetik
ugari bai du ihardun,
deia eta erantzuna
biak esker ditzagun.
Hogei ta bost urte dira
Dioni apez dela, [I]
duda gabe saiatu da,
ez da gizon epela;
badakarkio Jaunari
ahaleginen fardela,
morroi apalen dardara
eskuetan duela.
Bere ordez aritzeko
Jesusek hotsegina
itzela da apezari
dagokion ekina;
halabaina ez du zama
garraiatu ezina,
graziazko poza bai du
lankide atsegina.
Hogei ta bost urtebete
belaunaldi osoa,
ibiltaldia luzea
noiztenka nekosoa;
merezia duzu zilar-
ezteitako aroa,
zuri doakizu gure
zorion ta txaloa.
Apez-lanaren barruan
gaztetxoen axola,
ministeritza berean
kapera ta eskola,
entregu beroenean
erretzen du odola,
jokabide eder hortan
luzaz bejon daiola.