OAR^
Eskurtsioan eta [I]
ijiji ajajai,
holakorik ez dela
gertatzen noiznahi.
Uda betea eta
egunaro arrai,
paraje aldabera
euforia ta jai:
baserriak alai,
herriak ere bai,
gauzak argitan blai
onik eta lasai,
oi zein txango ederra
Bizkairik Bizkai.
Lemoizera orduko
urduri ta zezel,
han gerta bai gaitezke
kolpean horbel:
Batzuentzat zuhurra da,
bestentzako ergel,
askok han urtu ditu
talentu ta sakel.
Interesen Babel?
Aurrerapen itzel?
Herioren koartel?
ehun galdera zinbel.
Zentralak berdoztu du
hamaika gibel.
Goraipatu nahi nukev
Gorlizko hondartza,
hare garbia eta
giro aratza.
Kresal usain sendoa,
dirdir eguratsa.
zeru-lurren grazia
gozotan jendetza;
bistara gorputza,
sekulako mahatsa.
plaza aberatsa.
sasoia ta gatza,
itsas-ertz guztia da
bizi-poz hatsa.