Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Berealaxe zait abiatu
oroitzapena egari,
hasieratik nahi diot heldu
egungo kontagaiari;
gose-garaia bai zen orduan,
han nenbilen ni usnari
jantoki bueltan, zer ebatsiko
Frai Frantzisko mahai-zaiari. [I]

Frai Frantziskoren laneko lagun
han zenbiltzan zu nolabait,
akordu zahar hau gogoratzea
zilegi bekida ahalbait;
jana garraztu zitzaidan zera
edo esan bai nizun nonbait,
eman zenidan xagar parea
inola ezin ahaztu zait.

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa