Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Anastasio Zubia, [I]
saltsaile ibiltaria,
Gipuzkoa ta_Arabaren
arteko mugalaria,
Artia-Gaboņoko maldei
berak zemaien bizia. [II]

Morrosko ilegorria,
axuri eta_azeria,
Moro ta Linda_astoetan
hor darama merkantzia,
soineko, oheko jantzi
ta zernahi zirtzileria.

Non hauzo, non baserria?
han denda ta_han dendaria;
Irun-Madrid du goitizen,
han-hemen du geltokia:
neguan Oņati-buelta,
udatean Barrundia. [III]

Ehiztari ta peskaria,
bazterren azterlaria,
susa. ontto, amuarrain,
uso, oilagor, erbia,
denera da ailegatzen
haren talentu argia.

Grina bat dauka zolia:
libertade gutizia,
ez du sustrairik botako
hain da-ta abenturaria!
askatasunaren haur da,
jarei eta urduria.

Ibilteari josia,
bidaritzara jarria,
mundutik hara joan zen,
ezin egon zen geldia;
Anastasio zeritzon,
noiz ote du itzulia?

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa