Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Liburuz eta paperez
inguraturik nago.
Zabaldu gabe
ditut irakurtzen.
Ez dut itxaropenik
liburutan jartzen.
Bizitzaz ari zaizkit,
baina bizitza neuk dut
ta ez dut ohartzen
bizi naizenik
atentzioa hoietan
dudan bitartean.
Neure baitan nahi dut
atentzioa bildu.
Bizitza nahi dut ohartu
nola ari zaidan
zilipurdiak egiten
osatzen nauten egurrok
sutan ditudan artean.
Zuraren espiritua
ikusten da sutan,
egurgillek bordan
ohartu eragin zidatenez.
Neure beheko su* honek
zer dagian ohartu nahi dut
eta ikusi nola
inguruko haize zeharkalariari
ihes eginez jira-biran gorantz
galtzen den egur arteko su handia
ikusgaitzezko garretan.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa