Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Beti zait berdin gertatzen:
ganora handirik gabe
zaizkidala egun bata
eta bestea pasatzen.
Eta ez da egunero
ez dudalako pentsatzen
geratzen zaidan egunik
ez dezakedala galdu
alferrik, behin honez gero.
Izan ere aspaldion
susmoak baitiost estu
nire bizitzari ezin
dakiokela geratu
jada denbora askorik.
Hala ta ere, alferrik;
beti zait berdin gertatzen:
egunak hor zaizkidala
ganora handirik gabe,
bata gaur, bihar bestea,
grisik eta halan holan
pasatzen eta pasatzen
nahiko geza (1)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Bizitza: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa