AAP^
Bihar-etzi, agian,
ezingo dute ulertu
gizon bakoitzak bere
kautako bizitza
nola dugun gaur
foru santu bat bezala
defenditu.
Baina guk gaur
ezin dugu ulertu
nola bihar etzikoek
ahalko duten desegin
egarria bezain berez
sortzen zaigun sentipen hau.
Helduko ote da gizona
dena maitatzera
ezer maiteagotu gabe?