AAP^
Begiak ditut eskatzen,
begiak eta argia
ta eskatzen dut jakintza
ta jakituria.
Gizona nahi dut ikas
ta gizonaren zorte-zoria.
Gehiegizkoa da
gehiago gabe gizon izatea
bizitze hutsez bakarrik
bizitza mugatzea
eta gehiago gabe ta arnasa
falta zaiolako hiltzea.
Zertarako dute sortzen
zergatik da jaiotzen
zertarako nahi du bizi
zergatik bizitzen segi
nahi du gizonak
bizitzen beti ta beti?
Gizona zergatik jaiotzen den
hain itsu jakin nahi dut,
zergatik ez den asarretzen
itsuduraren aurka,
zergatik ez duen hazitzen
arra batzuek gehiago
bere neurri ttikia.
Hazitzen jarraitu baino
hazia botatzen jarraitzen du
eta ugaltzen da
euliak baino gehiago.
Iraun nahi du ta heriotza
hiltzen ez du asmatzen.