Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Bagabiltz eta badiardugu.
Kezkatzen gara gizonaz
mintzatzen gara gizonaz
ari gara gizonaren alde.
Funtsean denok
aitortzen dugu gizona
eskubide jabe, gauzen ardatz, zerbitzatu behar dugun jauna,
baina gizona
zehaztu gabe geratzen zaigu
gizon ez izateraino.
Arboladia arbolak osatzen dute
ta arboladiz ari garenean
hemengo hango eta harutzagoko
arbola ahazturik mintzatzen gara
arbolen alde ta arbolaren kontra. [I]
Gizadia urruntzera doha [sic]
gizonarengandik ala, agian gizona
gizadiarengandik?
Baina, agian, gizona
ez da gauza
gizonaren alde
ezer asko egiteko.
Zer da gertatzen dena?
Arboladiaren alde
ari garen bitartean
arbolak kexu dira,
gizonok kexu gara
gizadiaren alde baino
beste zerbait gehiago ez bagara.
Tren Talgoa ikusten dut igarotzen,
autobusa.
artalde bat.
Ez dakit ardiek
bakoitz diran zentzurik
ba ote duten.
Talgoan dohazenak, autobusean (1)
egingo nuke bakoitzak
badaramakiala berea
bakarrik duen kezka bat.
Janari on bat asmatu genuen gizadiarentzako
askorentzat kalterakoa gertatu zen
soineko eder bat
askori luze ala zabal, ala estu gerta zitzaien,
gizon bakoitzak bere neurria zuen,
nahiz komunidadean bizitzeko prest egon bakoitza.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa