Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

UBM-1^

Bat-baterako babel-nahaspila baterako ta besterako
desbatera izugarri baterakoan zekusan hiria
eskolako lege zurrunez
ezin bait zuen islatu,
idazten
berriz ikasi beharrez ohartu zen
zuten
begiek
ikusten

zuen
errealitate berriaren

egitamuak
eskatzen
eskaintzen

zioten
begiek
jarrai-bide jartzen:
Kaleko, hiriko, metropoliko bizitza
askotsu askotariko askotarako azkar baterakoaren ritmo,
irudi, soinu, izakera, irizpen
-ardaila bizi
bizkor
zurru-burrutsuaren
antzeratan
antz-arautan

eman, jaso, jaurti, irauli, jarein, multzatu zitzala

hitzak
esaldiak.

Idazleak pena sentitzen zuen zekien teknika utzi beharraren aurrean, bide gabe geratu ote zitekeen beldurra,
zekiena
jakin zezakeenaren alde jokotan jartzeko ikara.
Nola behar zuen usarioak orain artean zabaldu
zolatu*
baraldatu*
egokitu
gozatu bide ederrik laga
ta
gaurko errealitate azkar
larri
aldakor
nahasiaren aireko
espresiobide azkar
larri
aldakor
nahasiaren airekoz aritu?
Hala ere sarri (1)
entzuten zien begiei.
Baina
ezin zen askatu
ezin zuen lehertu
bere ohiko tankera tankarrik
ezin zen atera usarioko araudi koskoldutatik
ezin zen jarri badaezpadako idazkera entsegurik urratzen. Nola behar zuen hiri-bizitzaren prezeptiba-martxa dena baterako eta besterakotan idatzi?
Eta prudentziaren
buruko painueloz
estaltzen zituen
begiak.

________________

Z03^

Sin embargo a menudo
les solía escuchar a los ojos.
Pero
no se podía liberar
no podía superar
su habitual actitud indolente no podía salir de los encorsetados códices tradicionales
no podía realizar ningún intento de escritura dudoso.

¿De qué manera debía trasladar a la escritura
toda la marcha preceptiva de la vida urbana?
Decidió cubrir
sus ojos
con el pañuelo de la cabeza
de la prudencia.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa