UBM-1^
Baina ikusten zuen gizona
eta gizona zuen ikusgai nagusi.
Etxe handien barrenez barren
ikusten zuen gizona.
Tamaina txikiko zerizkion gizonari.
Gizonaren ametsak eta asmakizunak
handi zirela ikusten zuen,
baina gizona txiki,
tentea ere txiki,
handiena ere apur,
beste gizonen gerizak jaten zuen
eta edozein tokitan kabitzen zen
kabitu ezinena.
Taldea osatzen bazuen ere
edozein kalek, metroko tunelek
irensten zuen [sic].
Rolls Royce-tik jaitsi zena
ez zen bat ere handi
COCA banketxeko atetan.