UBM-1^
Itzalak ormaz orma,
itzalak eta kolore
askotariko margulak*.
Jorje Manrikeren
kalez barrendu zen
ta alkazien (1) azpiko
zurezko banku baten
eseri.
Lurrezko zirudion buruak,
lurrezko zela ikusarazten zion
argitxo bat barruan zuen
lurrezko.
Pisua sentitzen zuen
argia herstutzen zion
lurraren pisua,
ta argia,
lurraren pisupean
pisuari ihes,
argi,
haurtzaroko hondarrak,
gaztezarokoak zetzaten
bazterrez,
oroipen berriagoen tartez
lurraren barruz barru.
Nahikoa izan zuen gau laburra
argiarekin batera ibiltzeko
bizitzak laga zion hutsarte guztiz.
Gero jeiki egin zen
eta egun berriaren argiak argitzen zuen
alkazidiz abiatu.
Adarretatik erori zitzaion
zorri berderik astindu gabe
urrundu zen.