Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Hiri handitara
zerbait hoberen bila
inguratu jendea
ikusten zuen.

Estudiantea,
zortea probatzera
arriskatu gaztea
eta abar ikusten zuen.

Mentura zoritan
mugitzen zen bere
buruaren irudia
ikusten zuen haietan.

Gero ez zekien
bere lepotik ala
irudiarenetik
ote zuen burua.

Eta ez zekien
inoren ahoz mintzatzen
ote
bazen
ere.

Gaia 1: Hiria
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa