UBM-1^
Metroko andena
ez da egokiena
poemarik idazteko;
alabaina batek
ezin dezake arbuia
goizero hainbat jendek
biltoki duen orube
upeltegi halako hau.
Hemen pilatzen da,
behingo baten, pilan,
andena beteko
jende ta isiltasun andana herstu pilatu isil bat,
trenaren astrapala* trapala* noiz entzungo,
herstu eta isil.