Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Beti bezela
erderaz izan
nahi dugu euskaldun.
Eta beti bezela
gure kaxkalkeriak
amorrazitzen nau.

Beti bezela
erderaz ari gera
erderaz etxean eta
erderaz kalean.

Eta beti bezela
erderaz izan nahi dugu euskaldun.

Beti bezela
tristura sartzen zait
eta tristuraren
pixu tristurazkoak
zapaldu narama [zapaltzen nau].

Eta gure kaxkalkeriak
amorrazitzen nau.

Ongi dago
euskaldun izan
nahi izatea
beti bezela
baina ezin da
euskaldun izan
erderaz.

Baina beti bezela
erderaz izan nahi dugu euskaldun
eta beti bezela
gure kaxkalkeriak
amorrazitzen nau.

Gaia 1: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa