Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Kantagairik asko, baina
ez dakit nola kantatu,
kantagairik asko baina.
Hizkuntza ez zait iristen,
ala ezin dut moldatu.

Eragin handiz didate
gauzek barrua mugitzen,
zirrara [eragin] handiz barrua.
Hobe nuke sentipenak
hitzez baneki mamitzen.

Inork ez behartzen eta
ezin etsi ihardun gabe,
inork ez behartzen eta.
Ezinbestezko lorra da
idazteko grina ere.

Zirriborro ugaritan
zirri ta borro jo ta ke,
erdiminen [zirriborro] ugaritan.
Oraindik ezarren noizpait
jalkiko [lertuko] dut hala ere.

Hauxe diot hizkuntzari
eskatzen hainbat otoitzez,
hauxe diot hizkuntzari:
Madrilez aritzeko lain,
Madrileko senti hauez.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa