Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Ez dut beste penarik
goizegi jaio eta
beluegi* esnatu
izanaren besterik. (1)
Gainerakoan pozik:
Linboa bederik
jadanik igaroa
dudala jakinik.
Baina eta Linborik
ez badago, zergatik
ote dut igaro
hain ganora gabeko
luzaroa, horren
luzaro eta alferrik?
Baina eta Linborik
badago: Badenez
erten duenik Linbotik.
Ez dut beste pozik!
Baina bai zalantzarik
inuxentetasunetik
erabat irten al ote
dudanentz oraindik. (2)
Osterantzean ez dut
Linborik bai ote den
ez ote den kezkarik.
Badakit badenik:
Igarorik baitut
epe hain luzerik
arbolei ta ardiei-ta
begira jarririk,
mundua ez bailitza-ta
egloga besterik.

________________

Z03^

Tan sólo me apena el haber nacido
demasiado temprano
y el haber despertado
demasiado tarde.

::::::::::::::::::

Por otra parte,
no dudo sobre la existencia del Limbo.
Sé con certeza que existe:
he pasado
largas temporadas
contemplando
árboles y ovejas,
como si el mundo
no fuera más que una égloga.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa