UBM-1^
Errazago zait pertsonen,
zergauzen xehapenik zehaztu gabe aritzea.
Nahi bai, dena nahi nuke jaso,
dena eskuratu
kolore ta soinu apalenak ere argi emateraino.
Baina nire pintura palatxoak aukera urria damait
eta baliakizun oso neurtua du
nire panderoak.
Hiriko giroa emateko motx aurkitzen naiz. Ezindu.
Agian sartu ere ez zait egin hiria
hitzarekin bat egiterainoan.
Agian egon egin behar nuke,
egon kaletan sartuta,
egon eta ibili kaleak beratu nazan arte,
asebete,
izerditan daridakeen arte kalearen arnasa.