Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Ustez hitzik jakin arren,
eta baserririk
hitzez egiten jakin —beti ere ustez—,
ohartzen dut,
edo susmorik badut behinepehin,
hitzez kalerik egiten
ez ote dakidanentz.
Izan ere, euskaldun
kaletarrekin, damuz,
ez baitut ihardun izan
kaletar hiztegiz
ez hizkuntza-moduz;
osterantzean egun
trebeagoa nintekeen,
inondik ere, (1)
Madrile sail sailada
zail honi buruz.

Gaia 1: Hiria
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Idazlea: Hitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa